XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Balearen gaineko mito, legenda eta idazkiak.

Perseo, Jupiterren semea, balenzaleen printze da bera izan bait zen hain zuzen lehenengo balea ehizatu zuena, legendak dioenez.

Perseo eta Andromedaren historia amodiozko historia dugu.

Andromeda errege baten neska ezin ederragoa zen eta patuak eragindako gertaera desberdinen ondorioz kostaldeko harkaitz arriskutsu baten ondoan lotua izan zen, Leviathan-ek har eta irents zezan.

Geroa era horretan idatzirik geldituko zatekeen Perseo bertan izan ez balitz.

Honek itsas munstroa (balea, dakigunez) ikusi bezain laster berarengana jo zuen eta eskutan zeukan arpoia, indarrez, balearen gorputzean iltzatu zuen munstroa hil arte.

Ekintza arriskutsu honen truke, noski, goxoa jaso zuen Perseo-k, neska liluragarriarekin ezkondu zelarik.

Historia hunkigarri hau guretzat sinesgaitza badaiteke ere Siriako kostaldean ez ziren eritzi berekoak izan, eta Jaffa izeneko herrian, mendetan zehar tenplu bitxia magaldu zuten, barnean bale hezurdura itzela gurtuz.

Perseok hildako balearen hezurrak zirela esaten zuten herritarrek.

Erromatarrek herria konkistatu zutenean, eskeletotzar hura Italiara eraman zuten sinbolo gisa.

Baina historia honetan badago oso harrigarri den beste detaile bat: Jaffa izan zen hain zuzen Jonas bere bidai famatuaren abiagunea.

Jonas-en historia xelebrea Biblian azaltzen da.